IBANTUTA ZINEMA TAILERRA · AHZ
IBANTUTA ZINEMA TAILERRA · AHZ
Kulturako Arte Hartze Zikloaren baitako ekintza
ZINEMA TAILERRA
·
🗓️ DATA/ORDUA:
Azaroak 1, domeka / 18:00
📍 LEKUA:
Faktoria, Laudio
🎫 Sarrera
Bazkideek 10€
Ez-bazkideek 12€
Ikasle eta langabetuek 8€
INFORMAZIO GEHIAGO
Arte Hartze Zikloa 2026
Irailetik azarora bitartean, Aiaraldeak Euskal Herriko ekialde eta mendebaldeko artistak bilduko ditu Arte Hartze zikloaren baitan. Topaketa, elkarlan eta hausnarketarako gune izango da egitasmoa, euskarak zubi lana eginez eta sormena kolore zein forma anitzez jantziz.
Aiaraldeako hainbat txoko zeharkatuko ditu zikloak, eta bereziki Faktoria izango du bilgune nagusi. Euskararen arnasgune den espazio honetan, artistak elkartu, elkar entzun, elkarrekin sortu eta gozatzeko aukera izango dute. Une atseginak, inspirazioa, ikaskuntzak eta elkarrekiko aitortza uztartuko dira egitarauan.
Ibantuta
Zine-ikuskizuna da proiektu honen muina. Bakarkako emanaldi hibrido bat da, Oud poesiarekin, dantzarekin eta bideo musikalen proiekzioarekin nahasten duena.
Urtebetez 12 herrialdetan zehar 40 musikari baino gehiago ezagutu ondoren, zine ikuskizun honek kolaborazio ugari aurkezten ditu, hari-instrumentu tradizionalen esentzia argitan emanez. Txinatik Mediterraneora, India, Kazakhstan, Uzbekistan edo Iran bezalako herrietatik zeharkatuz, Ibantutak paisaia soinudun eta bisualen labirinto batera garamatza, bere lagunarekin, Oud-a, bidaiaren Arianaren haria.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Libe eta Ixi): 633 51 73 83
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..