ESKULANEN LABORATEGIA FAMILIAN Sormen Atelierra

Etorri familian, eskulanen mundua ezagutzera!

Bidaltzailea 22,73 € to 27,27 €
Tickets ×
Deskontua berezia (langabeak, errenta zailtasunak dituztenentzat...)
25,00 € 22.73 EUR
Prezio orokorra
30,00 € 27.27 EUR

 AZALPENA

Familian tarte paregabe bat pasatzeko aukera ematen du Atelier honek. Norberaren haurrarekin gune eroso eta gozagarri bat pasatzeko aukera, eguneroko bizitzaren estresik gabe. Atxikimendua handituz haur eta familiaren artean.

Hezitzaileak eskulanen munduan barneratuko du familia eta gutxinaka elkarrekin sortzen ibiliko dira. 

Prosezuari emango zaio garrantzia, eskulana egiten den bitartean bizitako bizipenei, ikasketei eta momentuari. Azken produktua beraz bigarren lerroan geratzen da.

Psikomotrizitate fina lantzeko ere baliagarria izango da. Gune segurua antolatuko dugu eta tresna ezberdinekin arituko gara eta frogatuko ditugu.

 

HEZITZAILEA

ARITZ LILI LEKANDA 

Hezkuntzan, aisialdiaren munduan 17 urte zituenean hasi zen, formazio ezberdinak jaso eta eman izan ditu mundu honekin lotuta. Haurren behaketan oinarritzen du bere lana, eta behaketa horretatik haurren beharrak asetzen saiatzen da.

Haurrekin hurbila izaten daki eta limiteak maitasunez jartzen ditu. Dinamizatzaile bezala ere oso ondo aritzen da haurrekin!

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Asteartero, 17:15-18:15

Urriaren 1etik ekainaren 17ra


Matrikulazioa

Plazaren erreserba egiteko, hilabete bateko kuota ordaindu beharko da, izena ematearekiko konpromisoa bermatzeko.


Prezioa

Prezio orokorra: 30€/ hilabete.

Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 25€/hilabete.

Ekonomikoki prekarioa (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat:  25€/ hilabete.


Norentzat

2022an jaioetatik 2019en jaioetara


Oharrak

*  Toki kopurua: 10-13, giro lasai batean sortzeko. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (irailaren 30etik ekainaren 16ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke. Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke ordainketa.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
**** Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko.
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

kokoriko@aiaraldea.eus

722 22 75 32 (Aritz)

Date & Time
osteguna
2024(e)ko urriaren 3(a)
14:15 16:15 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Get the direction
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Find out what people see and say about this event, and join the conversation.