ANTZERKI SORMEN LABORATEGIA 2024-2025

Sortu eta gozatu Ainhoa Artetxerekin!

Bidaltzailea 22,73 € to 27,27 €
Tickets ×
Deskontu berezia (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat...)
25,00 € 22.73 EUR
Prezio orokorra
30,00 € 27.27 EUR

 AZALPENA

Iaz helduekin abiatu genuen bide arrakastatsuaren hostean, haurrekin antzerki eta sormen laborategi bat antolatzea planteatu dugu. Ainhoa Artetxe zuzendariaren eskutik, antzerkian murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko;  Edonola ere, zaintzan, prozesuan eta gozamenean oinarritutako taldea izango da.


Jolasa ardatz harturik martxan jarriko du Atelierra Ainhoa profesionalak. "Ondo" ala "txarto" alde batera utzita, guztiok antzezteko gai garela esatera ausartzen da Ainhoa Artetxe aktorea. Dilema beste bat da; ea baimena ematen ote diogun gure buruari. Gizakiok bizitza osoa ematen dugu antzezten; gauden pertsonen, nahi dugunaren edo gauden egoeraren arabera gure aurpegi ezberdinak erakusten ditugu. Eskola honetan, elkarren artean konektatuz eta plazera ardatz hartuta, bakoitzak ditugun espresio ezberdinak aztertzeko aukera izango dugu.

Alde batetik, gorputz adierazpena, kontzentrazioa, instintua eta irudimena lantzeko antzerki ariketa ezberdinak egingo ditugu.

Bestetik, nortasun sortzailea garatzeko eta inprobisatzeko gaitasuna lantzeko, eszenak sortuko dira, sorkuntza eszenikorako askatasun eremua aurkitzeko asmoz. 

ZUZENDARIA

 

Ainhoa Artetxe

Ainhoak Arte Dramatikoa  ikasi zuen Estudio Corazzan, 2012-2017 bitartean. Zuzendaritza, gidoigintzan eta clownean ere formakuntza du.

 LANAK

INFORMAZIO+

INFORMAZIO INTERESGARRIA

Ainhoa Artetxez gain, bestelako antzerki irakasle gonbidatuak izango ditugu urtean zehar: Graziela Doniz, Nagore Cenizo, Eva Laorden, Miren Gaztañaga... Horrela, antzerki diziplina ezberdinetan murgiltzeko zein euskal eszenako sortzaile erreferentzial ezberdinekin murgiltzeko aukera izango dugu. 

Horretaz gain, urtean birritan antzerki tailer intentsiboak egingo dira (2 egunekoak): sormen eskolaz aparteko proposamen bat izango da.

INFORMAZIO PRAKTIKOA


Ordutegia

Asteartero, 18:00- 19:00.

Urriaren 1etik ekainaren 17ra. 


Matrikulazioa

Plazaren erreserba egiteko, hilabete bateko kuota ordaindu beharko da, izen ematearekiko konpromisoa bermatzeko.


Prezioa eta deskontuak

  • Prezio orokorra: 30€/ hilabete.

  • Bazkideak (Aiaraldea Ekintzen Faktorian): 25€/hilabete.

  • Deskontu berezia (langabeak, ikasleak, errenta zailtasunak dituztenentzat...): 25€/ hilabete.


Norentzat

2018-2013 urte artean jaiotakoak


Oharrak

*  Toki kopurua: 15-20. Inskripzioa plaza kopurua baino gehiagok osatuz gero, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat.
** Ikasturte osorako eskola izango da (urriaren 1etik ekainaren 17ra ). Ordainketa hilabetero edo ordainketa bakarrean egin daiteke.  Txartelaz, diruz edo helbideratez egin daiteke ordainketa.
*** Baja emateko hilabete bateko aurrerapenarekin abisatu beharko da.
****` Prezioa ikasturte guztirako kalkulatua dago, beraz, ez da saioka kobratuko. Hilabete horretako saio kopuruak ez dira kontuan hartuko. 
***** Egutegia, eskola egutegiaren arabera antolatuko da.


Zalantzak argitzeko:

kokoriko@aiaraldea.eus

677 22 75 32 (Aritz)

Date & Time
asteartea
2024(e)ko urriaren 1(a)
16:00 18:00 Etc/GMT+1
Kokapena

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

Errotari kalea 4-8 pabilioia.
01400 Laudio/Llodio
Euskal Herria
+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
Get the direction
Antolatzailea

(Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

+34 946 56 85 54
+34 688 64 79 42
faktoria@aiaraldea.eus
SHARE

Find out what people see and say about this event, and join the conversation.