Aza 29

ZORION-AGUR KORPORATIBO BIKAIN BAT OSATZEKO GAKOAK

Gabonak garai aproposa dira komunikazio ekimenak garatzeko. Bezeroak askoz harberagoak daude eta komunikazio egoki bat efektiboagoa izan daiteke. Gure proposamena da zorion-agur bat bidaltzea. Izan ere, nork ez du gogoko desira positiboz jositako mezu bat jasotzea? Detaile sinple bat dela ematen du, baina arretaz prestatzen bada, oso balorazio eta inpaktu positiboa izan dezake.

1. Entzun eta ikusi

Gure bezeroak entzun eta ikustea berebizikoa da. Haien jarrera aztertuta (gure sare sozialetan, webgunean, newsletterrean, gure dendan…) jakingo dugu zer den haien arreta pizten duen hori eta zer baloratzen dute gehien. Hortzik hasita, jakingo dugu zer motatako zorion-agurra egin (bideo formatuan, txartel digital bat, ohiko bidalketa…). Gora sormena!

eredua1

Zergatik ez dituzu zure produktuak pertsonalizatzen? Handienek ere egiten dute! Argazkia: Coca-cola

2. Kalitate ona

Kalitate oneko produktua dela ziurtatu behar duzu beti, profesionalek edo zuk egin. Komunikazio erraminta bat da eta, hala, enpresaren isla. Irudia eta konfiantza jokoan daude.

3. Pertsonalizatu!

Ez ezazu mezu hotz eta inpersonal bat egin. Bezeroa berezi sentiarazi behar dugu. Nahiz eta bidalketa masibo bat izan, zorion-agur bakoitza bakarra izan behar du. Gainera, ez ahaztu zure enpresaren pertsonalitatea txertatzeaz: logoa, tipografia, markaren koloreak, etab.

000_eroski-navidad-10

Aukera ona izan daiteke zorion-agurraren bitartez ekimen solidario batean parte hartzeko. Argazkia: Eroski

4. Eguneratu zure datu basea

Beti. Bidalketa egin aurretik, ziurtatu zorion-agurra nahi duzun tokira iritsiko dela. Eta ez ahaztu bidalketa denbora nahikorekin egitea. Garaiz iristea ere oso garrantzitsua da.

5. Neurtu, neurtu, neurtu

Neurtu behar duzu zorion-agurraren inpaktua. Aztertu behar duzu zure bezeroek klik egin duten, zorion-agurra zabaldu duten, erosi duten, edo zenbat denboraz ikusi duten bideoa. Haien ohiturei buruzko datuak emango dizkizu eta oso erabilgarria izan daiteke zure komunikazioa eraikitzen jarraitzeko.