Komunikazio agentzia integrala

Bezeroen komunikazio joerak eraginkortu nahi ditugu, gertutasuna eta integraltasuna oinarri
+

Komunikazioa

Komunikazio zerbitzu osoa eskaintzen dugu, aldizkari, egunkari, liburuxka, kartel edo webguneen diseinua, maketazioa, erredakzioa eta inprimatzea barne. Erakunde eta elkarte zein saltoki eta enpresentzako komunikazio estrategien plangintza eta ezarpena egiten dugu eta komunikazio arloan aholkularitza ematen dugu. Sare sozialetan eta Interneten komunikazio digitalerako estrategiak abiarazi eta elikatzen ditugu eta mugikorrentzako aplikazioak eta web guneak ere egiten ditugu.

Eskaintza

  • Edozein argitalpenen erredakzioa, maketazioa eta imprimatzea

  • Ikusentzunezkoaen ekoizpena

  • Diseinu grafikoa
  • Komunikazio digitala: Webguneak, mugikorrentzako aplikazioak, sare sozialak

  • Komunikazio korporatiboa

  • Komunikazio aholkularitza

+

Publizitatea

Marka sortzetik, berrasmatu eta hobetzera, gure kanpainak publiko, garai eta kontsumo eta aisialdiko era berrietara zuzenduak daude. Publizitate kanpainak sortzen ditugu kontsumitzaileei produktu bat hurbiltzeko. Komunikazio kanal klasikoak zein berriak erabiltzen ditugu, bezeroak zabaldu nahi duen irudia era askotariko euskarrietan zabalduz eta komertzial lanak eginez.

Eskaintza

    • Branding eta irudi korporatiboa

    • Komunikazio eta publizitate kanpainak

    • Aholkularitza

    • Hedabideetan publizitate kudeaketa

    • Komertzial lanak

+

Itzulpenak

Itzulpen, zuzenketa, interpretazio eta ikus-entzunezkoen itzulpen zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure bezeroei sortzen zaizkien itzulpen-beharrei erantzunez. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez mota guztietako testuak itzultzen ditugu: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzakoak…, betiere zerbitzuaren kalitatea bermatuz.

Eskaintza

  • Itzulpenak

  • Zuzenketak

  • Ekitaldietako zuzeneko interpretazioa

  • Ikus-entzunezkoen itzulpenak

+

Banaketa

Etxeetan, saltokietan edo enpresetan publizitate edota beste euskarrien banaketa iraunkorra bermatzen dugu. Banaketa bezeroaren beharrei egokitzen dugu, banatu nahi duen zonaldearen araberako euskarri kopuruaz informatuz eta aholkatuz.

Eskaintza

    • Banaketa

    • Posta zerbitzuak