maiatza 20

PUBLIZITATEA (OSO) DIBERTIGARRIA IZAN DAITEKE!

Komunikan publizitatea oso gogoko dugu eta diziplinaren zale (sutsuak) gara! Eta badakigu zu ere bazarela (gutxi bada ere). Berri onak ditugu gu bezalako frikiak zaretenontzat: ekainaren 2, 3 eta 4an Bilbon El Sol jaialdia ospatuko da, publizitate komunikazioaren iberoamerikar jaialdia. ¡Kreatibitate eta inspirazio beharra baretzeko aukera aparta!

Jaialdiak 31 urte beteko ditu aurten, eta hiru hamarkadetan enpresa asko pasatu dira jaialditik haien komunikazio kanpaina ederrak aurkeztuz. Oholtza gainean pieza ederrak aurkeztu izan dira, kreatibite, inspirazio eta artez beterik (bai, publizitatea artea ere badelako!). Aurten jaialdian Volkswagen sartiuko dute ‘Urteko iragarle’ moduan.

Bere ibilbide emankorraren adibide dugu Donny Deutschek sortu zuen  ‘The force’ sporta Passat modeloa ezagutzera emateko. Azken urte hauetako iragarkietatik onenetariko bat da, zalantzarik gabe.

Nabarmentzekoa da baita ere, DDB Españak egindako kreatibitatea markaren 360ºko kamaraz aritzeko. Argazkiekin sortu zuten joko bisuala oso ona da eta ideia oso modu eraginkorrean komunikatzen da. Komunikazio kanpaina honek 2014an bi urrezko Sol sari jaso zituen eta Cannesen zilarrezko Lehoi bat. Publizitatea dibertigarria izan daiteke!

publizitatea el sol

Komunikan ere zure komunikazio eta iragarki kanpainak garatzen laguntzeko prest gaude! Badakigu ez zarela Volkswagen, baina ziur jendeak ezagutu beharko lukeen produktu edo zerbitzu bat duzula esku artean! Informa zaitez → http://www.komunika.eus/publizitatea/