Uzt 13

MARKA BAT SORTZEKO URRATSAK

Marka bat sortzea izena pentsatu eta logoa diseinatzea baino askoz gehiago da. Pertsonala edo komertziala izan, beti hartu beharko dugu kontuan alde estetikoa baino askoz gehiago eta, noski, arrakasta lortzea bada gure helburua, sortze prozesua oso zehatza izan beharko da.

0.Hasi aurretik

Berebizikoa da marka zertarako sortzen dugun argi izatea eta, ondorioz, zein den horrekin lortu nahi dugun helburua. Hasierako urrats hau oso garrantzitsua da, izan ere, bi galdera horien erantzunek prozesu osoa baldintzatuko dute.

marca

1.Izena

Aurreko urratsean lortutako erantzunekin harremana izan behar du. Markaren izena sektorearekin erlazionatuta egon behar du eta, noski, lortu nahi dugun helburuarekin bat etorri behar da.

marca

2.Gakoak

Aurrera jarraitu aurretik, badaude zehaztu beharreko beste gako batzuk, izan ere, gainontzeko prozesua baldintzatuko dute, beste hainbat alderekin harremana izango dute eta: Zeintzuk dira defendatuko ditudan baloreak? Nire mezua? Nire tonua? Marka ez da soilik fakturan agertuko den izena: marka gure aurkezpen karta integrala da. 

marca

3.Diseinua

Markaten oinarrizko osagaietako bat nortasun bisuala da, hau da, logoa eta euskarri desberdinetan egiten diren aplikazioak. Hala ere, kontuan hartzekoa da haratago joateko aukera ere badagoela, izan ere, markak ere harremana dauka gure bulegoko apainketarekin eta langileen janzkerarekin. Usain  bereziak diseinatzeaz arduratzen diren enpresak ere badaude. Diseinuan adituak diren pertsonekin aritzea oso garrantzitsua da, diseinu oker batek markaren porrota suposatu dezake eta.

marca

4.Estrategia

Behin diseinatuta, marka ezagutzera emateko komunikazio eta marketing estrategia bat diseinatu beharko da aurretik definitu den helburua lortzeko. Urrats hau oso zabala eta zaila izan daiteke, horregatik momentu horretan ere komunikazioan diren adituekin kontaktatzea berebizikoa da.

marca

Marka sortzeko laguntza behar baduzu, gure komunikazio aholkularitza zerbitzuarekin lagundu ahal dizugu →  http://www.komunika.eus/es/comunicacion/

Diseinuarekin laguntzea nahi baduzu → http://www.komunika.eus/es/publicidad/