KOMUNIKAZIOA

Komunikazio zerbitzu osoa eskaintzen dugu. Erakunde, elkarte, saltoki eta enpresentzako komunikazio estrategien plangintza eta garapena gauzatzen dugu, komunikazio arloan aholkularitza eskaintzea barne. Prentsa bulego lanak ere egiten ditugu, eta sare sozialetan eta Interneten komunikazio digitalerako estrategiak abiarazi zein elikatu. Ikus-entzunezko produkzioak eta streaming bidezko emanaldietaz ere arduratzen gara.

– Argitarapenak

– Streamingak

– Komunikazio digitala

– Komunikazio korporatiboa

PUBLIZITATEA

Marka sortzetik, berrasmatu eta hobetzera, gure kanpainak publiko, garai eta kontsumo eta aisialdiko era berrietara zuzenduak daude. Publizitate kanpainak sortzen ditugu kontsumitzaileei produktu bat hurbiltzeko. Komunikazio kanal klasikoak zein berriak erabiltzen ditugu, bezeroak zabaldu nahi duen irudia era askotariko euskarrietan zabalduz eta komertzial lanak eginez.
– Branding eta irudi korporatiboa

– Komunikazio eta publizitate kanpainak

– Aholkularitza

– Hedabideetan publizitate kudeaketa

– Komertzial lanak

– Street marketing

ITZULPENAK

Itzulpen, zuzenketa, interpretazio eta ikus-entzunezkoen itzulpen zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure bezeroei sortzen zaizkien itzulpen-beharrei erantzunez. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta alemanez mota guztietako testuak itzultzen ditugu: teknikoak, artistikoak, legalak, merkataritzakoak, irakaskuntzakoak…, betiere zerbitzuaren kalitatea bermatuz.
– Itzulpenak

– Interpretazioa

– Zuzenketak

– Ekitaldietako zuzeneko interpretazioa

– Ikus-entzunezkoen itzulpenak

BANAKETA

Etxeetan, saltokietan edo enpresetan publizitate edota beste euskarrien banaketa iraunkorra bermatzen dugu. Banaketa bezeroaren beharrei egokitzen dugu, banatu nahi duen zonaldearen araberako euskarri kopuruaz informatuz eta aholkatuz.
– Etxez etxeko banaketa

– Street Marketing