Urt 02

GABONETAKO SPOT ORIGINALENAK

Gabonak iristearekin batera, enpresa guztien komunikazio makinak martxan jartzen dituzte. Aukera asko daude, eta kreatibitate kantitate handiak ere. Kanpaina on ugari daude, baina bakan batzuek soilik lortzen dute originalenak izatea. Komunikan bi spot hautatu ditugu:

1.- ELKAR-ADITZEAREN SEME-ALABAK

2016ko Gabonetako Campofrio iragarkia “Elkar-aditzearen seme-alabak” du izena. Pertsonai famaturik gabe, egunerokotasunaren txisterik gabe, istorio dibertigarririk gabe: Gabonetako arima erakusteko bikotekideen arteko maitasun garbia (benetako bikotekideekin, gainera) adierazten du spotak.

McCann publizitate agentziak egindako kanpaina dugu hau, baina ez da estreinako aldia, beste batzuetan hestebete marka honentzat lan gehiago egin baititu. Mónica Moro, McCann-eko Sormen Zuzendariaren esanetan, “iragarkiak ikus ditzakegun istorioak benetakoak dira, ez daude aktorerik kalean aurki dezakegun jendeaz osatuta dago eta, erantzukizun handia badakar ere, interesgarria da aldi berean. Erabaki honek beti lortu nahi izan dugun gertutasuna eman dio publizitate kanpainari”.

2.- AMEN ESERLEKUA

Locas del Coño” aldizkari feminista digitalak, amen papera aldarrikatzeko Amen Eserlekua ezagutarazi dute, famili afarietan hauek eserita egotea bermatzen duen berrikuntza teknologikoa.

Ustezko produktu honen iragarkiak Gabonetan ziurtzat jotzen dugun desberdintasunaren aurka borrokatzea du helburu. Garai hauetan emakumea baita afaria prestatzen duena eta mahaikide guztien eskaerak asebetetzen dituena.

Lidia Infantek, aldizkari feministaren bazkide sortzaileak, hurrengoa baieztatu digu: “Gure familiako emakumeek jakintzat jotzen dugun ezkutuko lana egiten dute. Zaintzailearen eginkizuna uztea benetan zaila da benetan errotuta dugulako. Amen Eserlekua behar-beharrezkoa da”.

#SentadorDeMadres kanpainako bideoa Locas del Coño Youtube kanalaren estreinako ekoizpena da eta, haien kanalean, 4.000 harpidedun eta 740.000 bistaratze baino gehiago lortu dituzte.