ATELIERRA: MARGO ESKOLA (GURENE GRANDE)
HELDUEN ATELIERRA: MARGO ESKOLA
Gurene Granderen eskutik
IKASTURTEKO ATELIERRA
🗓️ DATA/ORDUA:
Urriak 5etik ekainaren 14ra
Astelehenetan 18:30 - 20:00
📍 LEKUA: Faktoria, Laudio
🎫 Prezioa (hilabeteko)
· Bazkideek 35€ / Ez-bazkideek 40€
· Deskontu berezia 35€ (langabetuak, errenta zailtasuna dituztenak, etab.)
· Hilero kobratuko da atelierra (ez da saioka kobratuko).
· Prezioaren barnean dago materiala.
Gurene Granderen eskutik, sorkuntzan eta margoan murgiltzeko aukera izango dugu, esperimentatzeko, sortzeko eta gozatzeko. Irudimena eta sormena ardatz izanik, norbanako zein taldearen alderdi sortzailea indartzea eta ahalduntzea bilatuko dugu. Arreta prozesuan jarriko dugu, emaitzan baino.
IZEN EMATEA eta BERTAN BEHERA UZTEA
Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.
Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi duenak Faktoriako Atelierren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio hilabete bateko epearekin. Hala, izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean utziko da bertan behera.
TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA
Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.
PARTAIDEAK ETA MUGA
Parte hartzeko 18 urtetik gora izan behar da.
Izen ematea toki kopurua baino gehiago bada, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (plaza konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).
IKASTURTE OSOA
Saioa urritik ekainera izango da, eta eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
PREZIOA
· Prezioa ikasturte guztikoa da, ez da saioka kobratuko.
· Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da.
· Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.
· Egoera zaurgarrien aurrean jarri gurekin harremanetan.
☎️ HARREMANETARAKO
Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12
Arreta ordutegia: 9:00-14:00 eta 17:00-20:00
FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA
Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.
Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!
Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.
FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA
Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.
Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .
Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:
688 64 79 42 telefonoan gaude..