ATELIERRA: FAKTORIAN EUSKARAZ EGITASMOA

Erregistratzea
Libre
Qty

HELDUEN ATELIERRA: FAKTORIAN EUSKARAZ EGITASMOA

 

HELDUENTZA EUSKARA KLASEAK 
+
HAURREN AISIALDI ESPAZIOA 

·

🗓️ EGUNA/ORDUA:

 Astelehenetan 17:15 - 18:45

 📍 LEKUA: Faktoria, Laudio


🎫 Prezioa (hilabeteko)

· Euskara klaseak doakoak dira

· Haur bakoitzeko 25€ / hilabetea

 · Hilero kobratuko da atelierra (ez da saioka kobratuko).


Euskara saltsan egitasmoa jarri dugu martxan. Euskaraz ez dakitenen pertsonentzako bideratutako eskaintza da.
Helduek euskaraz ikasten duten bitartean, beraien haurrek euskarazko aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute.

Horrela, batzuk euskara ikasten duten bitartean, haurrek euskara beraien bizitzetan presentzia handiagoa izateko aukera izango dute. 

Bi eskaintza, momentu berdinean, dena euskarari eskainia.
Argi dugu astean ordu terdia eskainita ez garela euskaldunduko, baina euskara tokia izaten hasiko da gure bizitzetan. Euskaltegietara salto egitean, maila batekin joateko. 



IZEN EMATEA eta BERTAN BEHERA UZTEA

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea eta matrikula ordaintzea. Digitalki zailtasunak izanez gero, Faktoriara bertaratu eta harrera puntuan dagoenak lagunduko zaitu.

Ikastaroa hasi eta gero utzi nahi duenak Faktoriako Atelierren koordinatzaileari jakinarazi beharko dio hilabete bateko epearekin. Hala, izen-ematea eta ordainketa hurrengo hilabetean utziko da bertan behera. 


TALDEA OSATZEKO PARTAIDE KOPURUA

Taldea osatzeko 8-10 lagun behar dira, bestela ez da saiorik emango.


PARTAIDEAK ETA MUGA

Parte hartzeko 18 urtetik gora izan behar da. Haurra aldiz 2 urtetatik aurrera izna behar du.
Izen ematea toki kopurua baino gehiago bada, izen ematearen hurrenkera hartuko da aintzat (plaza konfirmatzean bideratuko da ordainketa, eta orduan bukatuko da izen-emate prozesua).


IKASTURTE OSOA

Saioa urritik ekainera izango da, eta eskola egutegiaren arabera antolatuko dugu. Izena ematen duenak ikasturte guztian parte hartzeko konpromisoa hartzen du.


PREZIOA

· Prezioa ikasturte guztikoa da, ez da saioka kobratuko.

· Ordainketa hilabeteka zatikatzeko aukera egongo da.

· Hilabetero berdina ordainduko da, hilabete horretako saio kopuruak kontuan hartu gabe.

· Egoera zaurgarrien aurrean jarri gurekin harremanetan.



☎️ HARREMANETARAKO

Telefono zenbakia (Aritz): 693 85 53 12

Edo faktoria@aiaraldea.eus korreora mezua bidali.


FAKTORIAKO BAZKIDEA EZ BAZARA

Webgune honetako erosketetan ez-bazkideentzako prezioak ezarriko zaizkizu.

Gogoratu Faktoriako bazkide izateak onura eta deskontu ugari ematen dizkizula. Egin bazkide!

Horren gaineko informazioa hemen kontsultatu dezakezu.

FAKTORIAKO BAZKIDEA BAZARA

Gogoratu bazkide izateagatik webgune honetan egiten dituzun erosketetan deskontuak dituzula.

Deskontu bidezko erosketa egin ahal izateko, zure erabiltzaile e-postarekin eta pasahitzarekin logeatu beharra duzu: "Saioa hasi" .

Arazoak badituzu zure kontu bidez webgunean sartzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

688 64 79 42 telefonoan gaude..


    DATOZEN GERTAKIZUNAK:


    Upcoming Events
    Date & Time
    astelehena
    2026(e)ko urriaren 5(a)
    Start - 17:15
    astelehena
    2027(e)ko ekainaren 21(a)
    End - 18:45 Europe/Madrid
    Kokapena

    (Aiaraldea Ekintzen Faktoria) Aiaraldea Kooperatiba Elkartea

    Errotari kalea 4-8 pabilioia.
    01400 Laudio/Llodio
    Euskal Herria
    +34 946 56 85 54
    +34 688 64 79 42
    faktoria@aiaraldea.eus
    Get the direction
    Antolatzailea

    Hezkuntza (Aritz)

    635751034
    kokoriko@aiaraldea.eus
    SHARE

    Find out what people see and say about this event, and join the conversation.