Api 13

BEZEROEKIN KOMUNIKAZIOA: ARRAKASTARAKO 10 GAKO

Denak komunikatzen du: bulegoak, telefonoa hartzean dugun jarrerak, logoak… Gure jardunak gure proiektuaren irudia eraikitzen du. Nola komunikatu, ordea, arrakasta lortzeko? Zer izan behar da kontuan hartzailea gertu izateko?

  1. Denak komunikatzen du. Arreta berezia jarri lantokiari, hitz egiteko moduari, produktu edo zerbitzuak aurkezteko erari… Erabiltzen ditugun bide guztietan kontziente izan uneoro eraikitzen dugula gure irudia.
  2. Bezeroa ezagutu arreta nola deitu jakiteko: Bezeroak emailez, ofertaz edo promozioz saturatzeak bilatzen dugunaren kontrakoa ekar lezake. Hobe da gutxitan ona eskaintzea askotan txarra baino.
  3. Zer eskaini aukeratu: Hartzaile bakoitzari benetan nahi duena eskaini behar zaio. Horretarako harekin elkartu hobeto ezagutzeko eta behar duena eman ahal izateko.
  4. Sare sozialak egoki erabili: Garrantzitsua da zein sare sozialak ondo aukeratzea. Hartu-emanerako kanala izan behar du sareak. Horregatik, estrategia zehaztua izatea komeni da, baita kudeatzailea eta argitalpen maiztasuna ere. Helburuak zehaztu eta lortzeko profesionalak bilatu.
  5. Promozioak baliatu: Eskaintza erakargarriak egin, hartzailearen azalean jarri eta bere intereseko produktu edo proiektuak luzatu. Eskaintzak tartean sartzen direnean oferta erakargarritzen da.
  6. Garrantzitsuagoa da bezeroa mantentzea berri bat lortzea baino. Hartzaileak zaindu, bezeroak hobeto ezagutzeko komunikazio ahaleginak egin. Horretarako estrategia bat diseinatu.
  7. Webgunea zure proiektuaren ispilua da. Sareko zure aurkezpen karta da webgunea, lanerako filosofia eta izaera agerian utzi behar du. Argiak eta laburrak izan. Interneteko bisitarien %70 home edo azalera mugatzen da, hortaz, garrantzitsuena argi eta erakargarri azaldu behar da bertan.
  8. Helburuekin komunikatu: Komunikazioa pentsatua eta helburuduna izan behar da, denbora eskaini behar zaio.
  9. Kritika positibo zein negatiboei erantzun: Zure irudi eta proiektua sinesgarria eta konfiantzazkoa izateko hartzaileen mezuak beti erantzutea komeni da. Facebook orri bat ireki eta eskaerei ez erantzuteak irudi txarra eta utzikeria iradokitzen du. Dena ezin da ondo egin, beraz, kasuan kasu onartzea komeni da.
  10. Ez komunikatzeak asko komunikatzen du: Ezer esaten ez duen proiektu edo enpresak asko adierazten du. Edozein kanaletik galdera edo eskaerak jasotzean beti erantzun.

 

komunikatu

Bezeroarekin dugun harremana ikusten ditugun gauzetaz haratago doa. Denak komunikatzen du, dena zaindu behar da.

 

10 claves para mejorar la comunicación con tu cliente:

  • Todo comunica: el despacho, la forma de dialogar o presentar un producto… La imagen se construye a través de las acciones que realizamos.
  • Conoce a tus clientes para saber cómo captar su atención.
  • Selecciona y estructura bien tu oferta.
  • Utiliza bien las redes sociales.
  • Haz uso de las promociones.
  • Diseña una estrategia para mantener a la clientela.
  • La página web es tu escaparate y espejo en la red: el 70% de las visitas sólo ven la portada, por lo que es fundamental concentrar en una única ventana central lo más importante de nuestro proyecto.
  • Comunica, pero con objetivos.
  • Responde a las críticas, tanto a las positivas como a negativas.
  • No olvides que comunicar también comunica.